Valentin Larrea Iturbe [Gabiria, Gipuzkoa 1876 – Iruña 1970], pianista, konpositorea eta irakaslea. Haren bizitza luzean, aipatu behar da aho batez lortu zuela 1898an Nuevo Casino Eslavako pianista postua. Lan oparoa eta askotarikoa ondu zuen eta, konpositore gisa, arras saritua eta txalotua izan zen.
Eragile saiatua izan zen gure hiriko kulturgintzan: Iruñeko Orfeoiko lehen tenorra eta Aramendia Boskoteko kidea. 1949ko otsailean, lanaren domina jaso zuen, Nuevo Casino Eslavako pianista postuan 50 urtez aritu izanagatik.
Kontzertuan, Valentin Larrearen ganbera-musika berreskuratu eta joko da, haren musika ondare emankor eta askotarikoaren balioa erakusteko.
Interpreteak: OIASSO KAMERATA GANBERA ORKESTRA. ITXASO ARISTIZABAL LEKUONA [pianista]