2026ko Egia Dantzan jaialdiaren barruan.
Mitoaren sustraia eta lurrean uzten dugun aztarna arakatzen dituen dantza pieza, gorputz bizi eta dardarkari baten bidez.
Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren «Aatxe» euskal mitologian murgiltzen den dantza garaikideko pieza bat da. Mugimendu eta soinuaren bitartez, lanak naturarekin dugun harremana aztertu baita basa-izatearen pultsua arakatzen du gorputzean. Sustraiaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa xume bat, non arbasoen ondarea mugimendu bihurtzen den, lurra guregan eta gu lurrean bizi garela gogoraraziz.
NAHASek erritu zahar baten bidez elkartutako bi emakume erakusten ditu. Txirikorda gurutzatuek, ileaz harago, elkarrekiko mendekotasun sakona sinbolizatzen dute. Pieza honek adierazten du emakumeen arteko elkartasuna funtsezkoa dela oreka eta indar partekatua lortzeko.
"Festa formala" Euskal Herriko eta Valoniako musika folklorikoen arteko topaketa bat da, bestearen kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte izatera gondatzen zaituen erritmoen elkarrizketa.