Gure Zirkuaren 9. bira Baigorritik pasatuko da, irailaren 4an eta 5ean. Guztira, 3 emanaldi eskainiko dituzte.
Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik.