Umezurtz misteriotsu bat gaztaroa igaro duen soto ilun batetik ateratzen da eta, beste planeta batetik eroria balitz bezala, ez du mundu honen inguruko inolako ezagutzarik. Benetako istorio batean oinarrituta dago; haren bahitzaileak eta hiltzaileak ezezagunak dira oraindik ere.
Filma Zinemaldia + PLUS programaren baitan proiektatuko da, Werner Herzog zinema-zuzendariak jasoko duen Donostia Sariaren harira antolatutako omenaldiaren barruan.