Kultur 2026 programaren barruan.
Taldea duela sei urte sortu zuen Txuma Flamarique gitarra-jotzaileak, eta Maider Ansa (ahotsa) batu zitzaion, Tximeletan harekin batera egin baitzuen lan. Euskal musikako talde berri honetan Ion Dorregarai (baxua) eta Jon Uribeetxeberria (perkusioa) ere badaude.
Oroitzapenak lanean, euskal errepertorio klasikoaren arrakastak bildu dituzte, baina modu berri eta egungoan berrinterpretatuta, musika horren inguruko belaunaldiak elkartuz.