Katapulta Action: Nerea Gurrutxaga + Izaro Ieregi

Errenteria 2026(e)ko Irailak 6
  • Katapulta Action: Nerea Gurrutxaga + Izaro Ieregi

Lekuona Fabrikak hartuko du Katapulta Actionen edizio berriaren hasiera.

Lekuona Fabrika izango da Katapulta Actionen edizio berriaren abiapuntua datorren irailaren 6an, 19:00etatik aurrera. Inaugurazio-jardunaldiak arte eszeniko eta performatibo garaikideen aldeko apustua egingo du, Nerea Gurrutxaga eta Izaro Ieregi sortzaileen eskutik.

Egitaraua aurkezpen labur batekin hasiko da, eta jarraian bi proposamen artistikoak taularatuko dira:

  • Nerea Gurrutxaga, «Una investigación sobre y a través de la pelvis — Volcando el volcán» izenburuko saiakera irekiarekin.
  • Izaro Ieregi, «Anga» izeneko performancea aurkeztuko duena.

Emanaldiak amaitutakoan, solasaldia egingo da artisten eta bertaratutako ikusleen artean. Ekitaldia publiko guztiarentzat irekia da eta sarrera doakoa izango da lekuak bete arte sarrerak.errenteria.eus web orrian.

Lekuona Fabrika

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLekuona Fabrika
    Av. Ugarritza, 1,
    Errenteria
    Web
  • Ikusi agenda Lekuona Fabrika, Errenteria

Non