Kultur 2026 programaren barruan.
Kaleidoskopioa tresna optiko edo jostailu bat da. Hodi bat da, eta barruan hiru ispilu inklinatu eta koloretako kristalak ditu; era horretan, hodia mugitu eta barruan muturretako batetik begiratzen badugu, irudi geometriko simetriko desberdinak ikus ditzakegu.
Hirukotea Miguel Villar “Pintxok” (saxoa eta ahotsa), Juan Pablo Balcazarrek (kontrabaxua) eta Jesus Mañeruk (perkusioa eta ahotsa) osatzen dute. Eta, kaleidoskopioaren ispiluek bezala, melodiei formak ematen dizkie, jazzaren, kolonbiar folklorearen, kubatar nanen, argentinar zamben eta beraiek sortutako kantuen arteko bideetan zehar eramanez.
Musika originalarekin eta beste kultura batzuetako musikekin egindako errepertorio freskoak etengabeko elkarrizketa bihurtzen du kontzertu bakoitza; ehundura, kolore eta emozio joko honek publikoa hasiera-hasieratik harrapatuko du. Bidaia honi Eva Fernandezen (ahotsa eta tronboia) talentua eta magia gehi dakizkioke eta Javier Colina (cuatro instrumentua eta akordeoia) bikainaren maisutasun sailkaezina, proposamen hain berezi honen oihala koloreztatzen amaitzeko.