Elorrioko Jaiak 2026 (Ferixa Nausikoak 2026): "Ufadak"

Elorrio 2026(e)ko Irailak 7
  • Elorrioko Jaiak 2026 (Ferixa Nausikoak 2026): "Ufadak"

Elorrioko 2026ko Ferixa Nausikoak Jaien barne.

Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.

Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...

Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

  • EGILEAK: La Pulga eta Lagunak
  • ZUZENDARITZA / KOREOGRAFIA: Askoa Etxebarrieta La Pulga
  • MUSIKA ETA MUSIKA ZUZENDARITZA: La Pulga eta Lagunak
  • ANTZEZLEAK: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)
elorrio.eus

Laburrean

Non