IRAILAREN 21 arte: HAURRENTZAKO IRAKURKETA KLUBA- IZEN EMATEA . Irailaren 28an jarriko da martxan, aurkezpen saioarekin, LH 4, 5 eta 6koei zuzendurik, Mireia Delgadoren gidaritzapean. Saioak hilean behin izango dira, astelehenetan. Izen ematea irekita udal liburutegian: T 943737186; liburutegia@legazpi.eus
IRAILA GUZTIAN: Sustraiak Dantza Taldean izen ematea egin ahal izango da. Aurrez aurrez aurre irailaren 1 eta 2an taldearen egoitzan 17:00etatik 18:00etara. Gutxieneko adina 4 urte. Iraila guztian emailez ere egin ahal izango da: sustraiakdt@gmail.com
Iraila guztian: Korosti Dantza taldean izena ematea: korostidantzataldea@gmail.com.
T. 688852624.
8, ASTEARTEA: MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTAROAren hasiera. Tokia dagoenez oraindik, matrikula irekita mantenduko da. Matrikula Kultur Etxeko Harreran.
7tik 17ra: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA: Irailaren 21ean hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.
Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran
7tik 25era: BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urrian hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12. Ikastaroaren kostua 60€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa. Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran
7tik 25era: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 10. Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran