Elorrioko Jaiak 2026 (Ferixa Nausikoak 2026): "Gota"

Elorrio 2026(e)ko Irailak 8
  • Elorrioko Jaiak 2026 (Ferixa Nausikoak 2026): "Gota"

Elorrioko 2026ko Ferixa Nausikoak Jaien barne.

Klown eta magia. Adina: +4 urte

Hodeien sabaiaren azpian, kalean ontzi bat ura biltzen ari da. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etangabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.

Gota kale-proposamen bat da, non magia nouvelle eta clown garaikidea elkarturik doazen. Objektuen manipulazioa, antzerki fisikoa eta komikotasuna hizkuntza poetiko, sentikor eta pikaro batez hitz egiten duen isiltasun batean.

elorrio.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaTXEMA MUÑOZ
  • Data 2026(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPlaza
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Elorrio

Non