Lemoako Andra Mari Jaiak 2026: "Atsoak dantzan"

Lemoa 2026(e)ko Irailak 8
  • Lemoako Andra Mari Jaiak 2026: "Atsoak dantzan"

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza, txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bata gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zahar horietako bat. Itxuraz makalak dira, baina noranahi doazela sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu guztiaren aurrean.

Publiko orori zuzendutako kale-ikuskizun komikoa.

Oraindik ametsak betetzeke dituzten adineko pertsona zoriontsuei omenaldia den ikuskizuna.

  • Adin guztiak
  • Antzerkia
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku-erreserbak izango dituen ikuskizuna.

 

lemoa.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPikor Teatro
  • Data 2026(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia19:00
  • LekuaKulturguneko plaza
    Lemoa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lemoa

Non