"Sobremesa - Udako ikastaroa"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko irailaren 13(e)ra
  • "Sobremesa - Udako ikastaroa"

SOBREMESA Uda Ikastaroa

Lehen edizioak janaria, identitatea eta lurraldea izango ditu ardatz, turismoa eta immigrazioa gai nagusitzat hartuta. Janariak lurraldeen irudikapenean, migrazio-prozesuetan, memoria eta jakintzen transmisioan eta harrera zein bizikidetza-moduetan duen zeregina aztertuko da.

2026ko irailaren 11tik 13ra gertatuko da, eta hitzaldiak, partekatutako otorduak eta bazkalondo-tertuliak uztartuko ditu. Azken horiek izango dira ikastaroaren muina, ezagutza espezializatua eta parte-hartzaileen esperientziak elkarrizketan jartzeko.

Egitarau osoa eta izen-emateari buruzko informazioa EHUko Udako Ikastaroen webguneandaude eskuragarri. 

SOBREMESA Egonaldiak

2026ko urritik abendura, Food Hack Lab-ek eta Tabakalerak SOBREMESA proiektuaren egonaldia hartuko dute Donostian. Deialdi bidez hautatutako bi sortzaileek beren proiektuak garatuko dituzte ikerketa, esperimentazio, prototipatze eta dokumentazio prozesuen bidez, janariari eta proiektuaren gai nagusiei helduz eta tokiko komunitatearekin zein eragileekin elkarlanean.

 

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko irailaren 13(e)ra
  • Ordutegia11 - 18:00-20:00 / 12 + 13 - 12:30-17:00
  • LekuaPrisma
    Donostia / San Sebastián
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non