2026ko Cultur-Izan programaren barne.
Kontzertu honek musika-sorkuntza berrietan barrena egindako ibilbidea proposatzen du, batez ere Nafarroako konpositoreen lanetan oinarrituta. Musika tradizionalean inspiratutako sorkuntzak dira, txistu-taldea, akordeoia eta erritmo-sekzioa uztartzen dituen instrumentu-formatu batera egokituak.
Egitarauak hainbat estilo eta soinu-hizkuntzatan barrena egiten du ibilbidea, betiere tradiziozko elementua erreferentzia nagusitzat hartuta. Elementu hori bai doinuetan, bai erritmoetan dago presente, baina begirada garaikide batetik landuta.
Ikuskizunak txistuaren aberastasuna ez ezik, gaur egungo sortzaileen lana ere jartzen du balioan.