Kultur 2026: Txori Zuri Dantza Taldea

Leitza 2026(e)ko Irailak 13
  • Kultur 2026: Txori Zuri Dantza Taldea

Kultur 2026 programaren barruan.

Taldea 1979ko udan sortu zen; izan ere, Berriozarko moja batzuek eskualdeko dantzak ikasteko ikastaro bat antolatu zuten herriko gazteentzat. 10 bat neskak eman zuten izena, eta, ikastaroa amaitu ondoren, dantzariak gehiago ikasteko gogoz geratu zirenez, mojek monitore batzuk bilatu zituzten irakasten jarraitzeko. Era horretan, Berriozarko dantza-taldea sortu zen, geroago Txori Zuri deituko zena.

Ia 45 urte hauetan zehar, laurehun pertsona inguru igaro dira taldean, eta taldearen bi helburu nagusi lortzen ahalegindu dira: gizarteari euskal folklorea erakustea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea. Emanaldi gehienak herrian egiten badituzte ere, beren dantzak eta folklorea Euskal Herriko eta atzerriko beste leku askotara ere eraman dituzte; hala nola, Chemillé eta Gascuña (Frantzia), Asturias, Lugo, Burgos, Sevilla, Bartzelona, Val d’Aran, Girona eta Eivissa.

Euskal folklorean musika-instrumentu mordoa erabiltzen dira: txistua, gaita, trikitixa, panderoa, alboka... Horietako asko erabiltzen dituzte oraingo honetan dantza-taldearekin batera arituko diren musika-taldeek.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaTxori Zuri Dantza Taldea
  • Data 2026(e)ko Irailak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEuskal Herria Plaza
    Leitza
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Leitza

Non