Agorreko Santikutz Jaiak 2026 Legazpin: Legazpiko XIX. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala

Legazpi 2026(e)ko Irailak 13
  • Agorreko Santikutz Jaiak 2026 Legazpin: Legazpiko XIX. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala

Agorreko 2026ko Santikutz Jaien barne.

10 urtetik gorako zale guztiek parte har dezakete. Helduak argazki kamera digitalarekin eta gazteak mugikor edo argazki kamera digitalarekin. 

  • Izen ematea: Ikatza Argazkilari Elkartean, Kultur Etxearen atzeko aldean.
  • Noiz: Irailaren 13an igandea, goizeko 9:00etatik 10:00etara.
  • Ordaindu beharrekoa: Helduak 10 € - Gateak 5€
  • Izen emateak "hamaiketako" bale bat dakar Katilu tabernan (Euskal Herria plaza) gastatzeko.
  • Parte-hartzeak "Herriz Herri” argazki rally txapelketan puntuatuko du.

GAIAK ETA KOKAPENA

Gaiak, izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak Legazpiko udalerriaren muga barruan egin beharko dira eta memoriaren txartela hutsik egongo da rallya hasterakoan.

Berezkotasuna, sormena eta teknika balioetsiko da.

Argazkiak koloretan edo txuri-beltzean atera daitezke. 

"Esposizio anitza” erabili daiteke argazkia atera baina lehen.

Ezingo dira software bidez karamak dakarren ezarpenak erabili argazkia atera ondoren.

Bizilekuetan edo gune pribatuetan ateratako argazkiak ez dira onartuko, argazkiak espazio publikoetan, egin daitezke soilik, bai irekiak edo estaliatakoak, kiroldegiak, pilotalekuak edo kultur etxeak adibide batzuk jartzearren.

Epaimahaiak rallyaren ingurunearekin naturalki zerikusirik gabeko elementuekin ateratako argazkiak zigortuko ditu, puntuazio bajuagoa emanez, etxetik ekarritako objektuak, salmenta-lokaletan lortutakoak adibidez.

Mugikor edo tablet bezalako pantaila grafikoei egindako argazkiak ere ez dira onartuak izango, aparatuak konposizio baten barruan daudela salbuespenduta.

Inprimatutako beste argazki batzuei ateratako argazkiak ez dira onartuko, konposizio baten barruan daudela salbuespenduta.

Antolakuntzak gaiarekin bat ez datozen argazkiak erretiratzeko edo borratzeko ahalmena izango du, adeitasunez partaideari beste argazki baten gatik aldatzeko aukera emanez. Parte-hartzaileak ulertu behar du azken helburua argazkigintzaz gozatu eta zaletasuna partekatuz pasatzeko egun bat dela.

Batis goikoetxea memoriala

ARGAZKIAK DESKARGATZEA

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira Ikatza argazkilari elkartean (Puntualak izan).

Lehenengo argazkia parte hartzailearen argazki bat izango da, zenbakia duen paperarekin. (Kontrol argazkia).

Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela deskargatzeko orduan 36 argazki + Kontrol argazkia bakarrik egongo dira bertan JPG formatuan. 37 argazki guztira.

ARGAZKIEN AURKEZPENA

Parte-hartzaile bakoitzak ikatzarallya@gmail.com helbidera bidaliko du gai bakoitzean parte hartzeko argazkien hautaketa, dagokion JPG letra eta zenbakia argi adieraziz. Irailaren 18an gaueko 23:59ak baino lehen.

ERABAKIA ETA SARI BANAKETA 

Erabakia argazkilaritzari buruz jakintasuna daukan epaimahai batek osatutako du.

Sari banaketa Urriaren 16an arratsaldeko 19:00etan Legazpiko Kultur Etxeko aretoan izango da, saritutako argazkien proiekzioaren ondoren.

legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko Irailak 13
  • Ordutegia09:00-14:00
  • LekuaLegazpi
  • Ikusi agenda Legazpi

Non