SCRATXE Gaua 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko irailaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • SCRATXE Gaua 2026

SCRATXE GAUA proiektuaren 20. edizioa irailaren 17tik 20ra izango da.

SCRATXE GAUA proiektua 2009an hasi zuen Factoría de Fuegosek, eta 2022an Arroxbola Sormen Kolektiboa arduratu zen proiektua kudeatzeaz; aurten 20 edizio beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira irailaren 17tik 20ra, Baratza aretoan eta Artium Museoan. Baratza Aretoaren, Madrilgo Pradillo Antzokiaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntza du ekitaldiak.
 
Ekitaldia irailaren 17an, ostegunean, hasiko da Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, 17:00etan. Bertan, LOS TRABAJOS DEL AMOR tailerra egingo da, Lara Brownek eta Amalia Rodríguezek emana, aurreko edizioko piezatik abiatuta.

Ohitura den bezala, irailaren 18an, ostiralean, 20:00etan, Baratza aretoan iaz aurkeztutako pieza baten bertsio luzea estreinatuko da. Candela Garazik, SCRATXE EGOITZA lortu ondoren, PENSÉ POR UN SEGUNDO aurkezten du performer-ekin batera: Marta Lorenzana, Mar de Dios, Izar Ocariz eta Naiara Otaegi. Gaztelu puzgarri bat altxatzen ari da poliki. Itxuraldaketa nahia agertzen da egunsentiaren lehen argiekin. Pertsona talde bat errealitatea entseatzen ari da.Gaztelua zutik mantentzen duen airea bezala, bizi garen munduak eutsi egiten dio irakurtzeko gai garen bitartean.

Baratza aretoan jarraituko da, irailaren 19an, larunbata, 19:00etan, SCRATXE GAUA ospatuko da, non deialdi irekitik aukeratutako 5 pieza antzeztuko diren. Eta erakustaldiaren ondoren, ikusleen eta konpainien artean hainbeste itxarondako  solasaldiaren txanda iritsiko da. Blau Pique Bosch-en (Barjaula Travesti) FANTASÍA KING DE LAS 5:30 AM, hitzaldi performatiko eta komedia garratz hau, zirkuitu kulturalean arrakala bat irekitzeko salseo, txisme eta autofikzio puntu justuarekin landutako errezeta da. Barjaula Travesti moduan dudan esperientziatik abiatuta, Drag King unibertsoa erabiltzen dut bazterren isolamendua ikusarazteko, sistemak gure identitateak nola etxekotzen dituen azaleratuz, kontsumo gisa saltzeko. Askatasun artistikoaren mugen eta benetakoak mantentzeagatik ordaintzen ditugun bidesarien inguruko hausnarketa irekia proposatzen du. HACIENDO EL AMOR BAJO SUS SOMBRAS gorputz arrazializatuen arteko samurtasun erradikalari buruzko pieza da, eta afektu horrek, luzatzen denean, begiratzen duenarengan pizten duen deserosotasunari buruzkoa. Piezak ez du fenomeno hori azaltzen: aktibatu egiten du, gertatzen uzten du eta gero galdetu egiten du. Garúa konpainiaren EL AMARRE DEL SAPO. Umoretik eta absurdutik abiatuta, familiako loturei, heredatzen ditugun sinesmenei eta maite duguna ez galtzeko egin dezakegun guztiari buruz hitz egiten du. Lur&Maruren WE´RE ALL FISH piezak amets bera partekatzen duten bi pertsonaiaren istorioa kontatzen du: ahalik eta intentsitate handienarekin maitatuak izatea. Haurtzaroko ametsei egindako omenaldia da, gure izate osoaren onarpena da eta bizitza den ozeano zabal honetan igeri egiten ikasteko behar dugun denbora hartu behar dugula gogorarazten digu. Eta bukatzeko, Thierno Ibrahimaren MUG'ARI galdera batzuetatik sortu da, Nor? Non? Galderak zeharkatzen gaituzte, berdin dio non sortzen zaren, nola mugitzen zaren. Denoi dagokigun errealitatea. Zapaltzen, bereizten eta zuzentzen duen boterea.

Azkenik, lehen aipatu dugun bezala, irailaren 20an, igandea, 10:00etan, Artium Museoan, GESTO LEER Scratxe Laborategia, Idoia Zabaletaren eskutik. Bertan, artistak lan-saio bat egingo du SCRATXE GAUAko partaideekin sormen-prozesuetan sakontzeko (4 ordu), parte hartzen duen publikoari irekia. Horrela, bi helburu bete nahi dira: alde batetik, sormen-prozesuak iragazkor bihurtzea, eta, bestetik, eszena-sorkuntza garaikidearen ertzak publiko orokorraren eskura jartzea.

SCRATXE GAUArako sarrerak eskuragarri daude jada https://salabaratza.com webgunean. Aldez aurreko sarrerak 10 €-ko prezioa du erreserbarekin, 12 € leihatilan eta 15 €-ko bonoa bi egunetan erreserbarekin. Lara Brownen tailerra eta Idoia Zabaletaren laborategia doakoak izango dira, baina beharrezkoa da tailerrean izena ematea scratxe@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko irailaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • LekuaBaratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Baratza Aretoa, Vitoria-Gasteiz

Non