Amarauna 2026: "Oroitzapenak eta naufragioak"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Irailak 19
  • Amarauna 2026: "Oroitzapenak eta naufragioak"

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena. Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

Irailaren 19an, 17:00etan 
Oroitzapenak eta naufragioak. Bruno Tarnecci (magia). 60 min

Proposamen hau, umorea, misterioa eta sentsibilitatea nahastuz oroitzapenak, galerak eta bizitzaren hondoratze txikiak lotzen dituen bidaia eszeniko batean gauzatzen da. Harritu baino gehiago, konektatu egin nahi du, ikusle bakoitzarengan arrasto emozional bat utziz.

Bruno Tarnecci (Lima, 1985) diziplina anitzeko artista da, eta magia da bere hizkuntza. Ilusio bakoitza esperientzia emozional bihurtzen duen hizkuntza poetiko eta bisual bat da haren magiaren ezaugarria. Haren estilo intimo eta dotoreak eguneroko objektuak, narratiba eta publikoaren parte-hartzea uztartzen ditu, ezinezkoa hurbileko eta esanguratsua bihurtzen den uneak sortzeko. Tarneccik munduan zehar darama bere unibertso artistikoa eta Mexiko, Kolonbia edo Estatu Batuetako magia jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du. Haren magiak, mugak gainditu eta proposamen garaikide gisa sendotuz doa, harridura Arte bihurtuz.

7 urtetik aurrera. Magialdia-rekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna. 

Haurrentzat (adina ikuskizun bakoitzean ziurtatu), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

artium.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaBruno Tarnecci
  • Data 2026(e)ko Irailak 19
  • Ordutegia17:00
  • LekuaArtium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan (erreserba)
  • Ikusi agenda Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

Non