KEINUAK: solasaldia eta bisita gidatua erakusketara
Iván Gómez Gutiérrezek eta Pablo Martek, "Kliskada bat" erakusketako artistak eta komisarioak, erakusketaren inguruko elkarrizketa irekia izango dute. Jarduera erakusketaren aretotik kanpo hasiko da, eta barrualdean jarraituko du, elkarrekin egindako bisita baten bidez. Hala, aurretik izandako elkarrizketa erakusketak hartu duen formarekin lotuko da.
Doako bisita. Leku mugatuak. Izena emateko deitu 945 161 830 telefonora edo bidali e-maila info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org, izen-abizenak, pertsona kopurua eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazita.
MARMAR BAT: bisita gidatua
Iván Gómez artistak bisita hurbila eta informala eskainko du, erakusketaren nondik norakoetako batzuk ezagutu nahi dituzten guztiontzat zabalik.
Doako bisita. Ez da aldez aurretik izena eman behar; parte hartzeko, hurbildu zaitez Montehermoso Kulturunera 15 minutu lehenago.