Diziplina anitzeko ikuskizuna, mugimendua, antzerkia, objektuen antzerkia, zirkua eta mikrozinea uztartzen dituena. Begirada kritiko eta zentzugabe batetik, umore ezkutu eta delikatuarekin. Izakiaren zaharkitze programatuaren aurrean, obra honek zeremonia intimo bat proposatzen du, non lanpara batek pentsatzen duen, botila bat sakratu bihurtzen den eta katilu arrunt batek makinek inoiz ezingo duten balioa duen: gizaki egiten gaituen memoria.
Pantailaz eta kamera ezkutuz betetako soto baten isiltasun zapaltzailean, berrogei inguru urteko gizon bat, kamarografo porrokatua eta likido malabarista, mundua zaintzen ari da lente digital eta analogikoen bidez. Makinen aurrerabide geldiezina ikusita, berak ez du erresistentziarik proposatzen, berrasmatzea baizik. Baina bere ideiek talka egiten dute entzuten dutenen ulertezintasunarekin. “Xehetasun guztiak azalduko dizkizut, amonarenak edo zuk nahi duzunarenak… gizadia sortu arte”, dio, nahiz eta barru barruan badakien inork ez diola ezer eskatzen. Bere ahotsa algoritmoen arteko xuxurla da, boomer diskurtsoa.
memeen aroan galdurik. Konexio eta isolamendu labirinto honetan, egia desitxuratu egiten da.
ispilu lausotu bat bezala: jada existitzen ez diren inperioak islatzen ditu, inork gogoratzen ez dituen gerrak, eta inork ez dakien etorkizuna ahoskatzen.