Purpurinaz eta peluxezko tximinoz betetako jaia dugu ikuskizun hau, gaitzespenez, nostalgiaz eta kalimotxoz ureztatua. Abesteko, dantzatzeko eta bizirik eta elkarrekin jarraitzen dugula gogoratzeko gonbidapena. Kuadrillei buruzko komedia honek Txorimalo taldea du protagonista Aste Nagusiko ohiko topaketan. Taldeko adiskidetasunari gorazarre, gauza on eta txar guztiekin. Zuen koadrilan gertatzen den bezala.