Leioako 500. Urteurrena: La M.O.D.A. + Janus Lester

Leioa 2026(e)ko Irailak 19
  • Leioako 500. Urteurrena: La M.O.D.A. + Janus Lester

La M.O.D.A. eta Janus Lester Leioan izango dira irailaren 19an, udalerriaren 500. urteurrena dela eta, doako kontzertu handi batean.

Ekitaldia, azkenik, Lamiakoko metro geltokiaren ondoko aparkalekuan egingo da.

Kontzertua doakoa izango da, eta 19:00etan hasiko da Still Rising taldearen emanaldiarekin. Taldea Hamaika Soinu lehiaketako irabazlea izan zen, Leioako Udalak ere udalerriaren bostehungarren urteurrenaren harira antolatutako programazioaren barruan. Tokiko taldeak aukera paregabea izango du bere rock doinuak 500. urteurreneko agertoki nagusira eramateko.

Ondoren, 20:30ean, Janus Lesterren txanda izango da. Egungo euskal musikaren panoraman nabarmentzen ari den artistetako batek bere abestirik ezagunenetako batzuk eskainiko ditu Leioan.

Eta gauko emanaldi nagusia 23:00etan iritsiko da, La M.O.D.A. taldearen eskutik. Taldeak zuzeneko indartsua eskainiko du, urtez urte publikoaren talde maitatuenetako bat bihurtu duten abestiekin.

leioa.net

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Irailak 19
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLamiakoko metro geltokiko aparkalekua
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Leioa

Non