Zer dela eta amaitzen du dantzari batek ekintza terrorista batengatik hogeita hamar urteko kartzela zigorra betetzen? «Solo quería bailar», Greta Garcíaren izen bereko eleberri sarituan oinarritua, tragikomedia sevillar punka da, eta lehen pertsonan kontatzen du Piliren istorioa: dantzaria kartzelan dago, instituzioarekin eta horren burokraziarekin nazka-nazka eginda, «jarta» (berak dioen bezala), amaitu zuelako. Eta terrorista bilakatu zen, baina ez berari gustatuko litzaiokeen bezain ona.
Pili andaluzieraz, «en andalú», mintzatzen da; dibertigarria, eskatologikoa eta tentela da, edo behintzat hori esan diote behin eta berriz. Baina Piliren mintzaldiak –itxuraz, xaloa eta nahasia–, sistemaren aurkako zentzuzko arrazoibidea ezkutatzen du. Piliren amorrua ez doa administrazio publikoaren eta haren traba burokratikoen kontra bakarrik. Ez doa aita zikiratzailearen kontra, eta ez da dantza-irakasleen aurkako mendekua. Inoiz maitasunik izan ez duen norbaiten maitasun-ekintza kamikazea da berea.
Fitxa artistikoa: