Zuzendaritza: Osa + Mujika
Koreografia: Jaiotz Osa
Musika: Gartxot Unsain, Olaia Inziarte
Jantzia: Xabier Mujika
Jatorria: Euskadi
Interpretazioa: Rakfe Van Houplines, Paula Parra, Jaiotz Osa
Perfekzioa, atzetik segika dugun obsesioa, ukiezina, beti gure saiakera oro baino pauso bat harago dagoen hori.
Saiatuko naiz. Behin eta berriz. Baina albokoa ni baino perfektuagoa denean: lehia. Bizitza honen funtsa. Etengabe besteak gainditzera eta onena, perfektuena izatera garamatzan indarra.
Bidean, ordea, erotu egingo gara, beti topatuko baitugu gu baino zuzenagoa, osoagoa eta gaindiezinagoa den norbait.