TAO Dance Theater: "13 & 14"

Bilbao 2026(e)ko irailaren 26(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • TAO Dance Theater: "13 & 14"

TAO Dance Theater taldeak nazioarteko sari ugari jaso ditu bere ibilbidean, Veneziako 2023ko Bienaleko Zilarrezko Lehoia barne. Egoitza Beijingen duen Txinako talde hau munduko agertoki nagusietan aritu da, tartean New Yorkeko Lincoln Center Art Festival, Londresko Sadler’s Wells, Sydneyko Opera eta Parisko Théâtre de la Ville aretoetan. 2008an sortu zuten Tao Ye eta Duan Ni koreografoek eta Wang Hao ekoizleak, eta mugimenduaren ikuspegi berritzaileak nabarmentzen du, Mugimendu Zirkularraren Sistema izeneko gorputz-teknikak.

2008an hasitako Numerical Series sail koreografikotik ateratako bi pieza dira 13 eta 14. Sail horrek, estetika minimalistarekin, are gehiago azaleratzen du gorputzaren mugimenduaren egia. Bi obretan, TAO Dance Theater taldeak sinpletasunaren edertasuna erakusten du, eta, fokua gorputzera eta talde-lan izugarrira itzuliz, liluratuta utziko gaitu emanaldi osoan zehar.

Tao Yeren arabera, txineraz, 13 eta 14 zenbakien ahoskerak esamolde baten antza du fonetikoki, zerbaitek bizitza osoan irauteko nahia adierazten duen esamolde batena. Lehen piezan, Mugimendu Zirkularraren Sistemaren prozesua, borroka eta esplorazio-bidaia jorratzen dira. Bigarren pieza koloretsuan, berriz, ikasitako guztiaren gailurra, dantzaren adierazpen puruaren ospakizuna eta dantzaren sintaxia muga ezagunez harago eramateko moduko gorputz-hizkuntzaren menderakuntza-maila.

Fitxa artistikoa: 

  • Koreografia: Tao Ye
  • Musika: Xiao He
  • Argiztapenaren diseinua: Ma Yue, Tao Ye
  • Jantzien diseinua: Duan Ni
  • Dantzariak: Huang Qiqi, Yan Yulin, Xu Fujin, Tong Yusheng, Li Siyu, Liu Yiren, Sun Leirui, Wu Zhenkai, Li Jiayu, Cheng Leting, Wan Lu, Lu Wenchao, etc.
  • Ekoizpena: Tao Dance Theater

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaTAO Dance Theater
  • Data 2026(e)ko irailaren 26(e)tik 2026(e)ko irailaren 27(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa23 / 45 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non