"EZPATA MAGIKOAREN MISTERIOA MIRANDAOLAN"

Legazpi 2026(e)ko Irailak 27
  • "EZPATA MAGIKOAREN MISTERIOA MIRANDAOLAN"

Antolakuntzak jakinarazten du:

Ezpata magikoaren misterioari aurre egiteko prest al zaude? Ekintza honen bidez, haurrek burdinaren prozesu osoa ezagutuko dute, Olentzerok ekarritako ikatzetik Mirandaolako burdinolan egindako ezpata bereziaren sorrerara arte. Parte-hartzaileek pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte ezpata aurkitu nahi baldin badute. Gainera, Mirandaolako jentilak sekretu gehiago ere azalduko dizkie, amuleto bereziak eginez esperientzia ahaztezina amaitzeko.

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea 11:00 Ezpataren misterioa

  • 943 73 04 28 / mirandaola@lenbur.com / www.lenbur.com
legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Irailak 27
  • Ordutegia11:00-12:30
  • LekuaEuskal Burdinaren Museoa
    Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
    Legazpi
    Web
  • Zenbatekoa5 € haurrak (helduan doan)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Euskal Burdinaren Museoa, Legazpi

Non