Sorkuntzaren eta artearen arteko topagunean kokatutako ikerketa eta esperimentazio lantegia.
Helburua da lotura-puntu bat ezartzea praktika performatiboaren eta marrazketaren lurraldearen artean, azken hau jatorrizko tresna kontzeptual gisa ulertuta.
Alde batetik, performancea, gorputza-espazioa-denbora loturan sakonduz eta ingurunearen nahiz horren harremanen pertzepzioan oinarritutako ikaskuntzarantz zuzenduz. Performancea, artistikoaren muga-geografia gisa ulertua; artistikoa eta gizatiarra dena elkarrekin lotzen, gurutzatzen eta sintesi bat sortzen saiatzen diren espazioa.
Beste aldetik, marrazketa kontzeptu gisa, lerroan erradikaldi gorpuztua: eskuekin gainazal baten gainean egindako marka hori. Trazua, naturarekiko distantzia ezartzen duen gestu erradikala, bertan elementu berri bat txertatuz: gizatiarra dena. Marrazketa, adimenaren tresna gisa. Berehalakoa denetik unibertsala denerako neurri-unitatea.
Erronka da marrazketa ekintza performatibo gisa ulertzeko bidea irekitzea, eta performancea, bere burua denboran eta espazioan pentsatzen ari den gorputz baten mapa gisa ulertzea.
Diziplinak konektatzeko, arriskuak onartzeko eta ezer jakintzat ez emateko lantegia.