Bisita komentatua Macula eta materia erakusketara, Sally Mann argazkilariari eskainia. Erakusketa zabalik egongo da Kutxa Fundazioa Artegunea erakusketa-aretoan, Tabakaleran, urriaren 18 arte.
Erakusketak ibilbide bat proposatzen du Sally Mannen obran mugarri diren argazki-serieen bidez. Besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: At Twelve [12 urterekin] (1983-1985), Immediate Family [Gertuko familia] (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998), baita geroagoko lan batzuk ere, hala nola Faces [Aurpegiak] (2004), Proud Flesh [Haragi harroa] (2006-2015), Delta (2016), Platinum Stones [Platinotipoak] (2002) eta Goshen (2025).