ANARI

Deba 2026(e)ko Urriak 16
  • ANARI

1997an argitaratu zuen lehen diskoa, bere izen artistikoa duena izenburu. Harrezkero, Anari ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da euskal musikaren eszenan. Ia hiru hamarkadatan estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu.

Artista, abeslaria, gitarrista eta konpositorea, erraietatik sortzen zaion estilo musikal paregabe baten jabe da Anari. Rocka eta folka uztartuta, berritzen eta soinuak esploratzen dihardu etengabe. Azpimarratzekoak dira, gainera, bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia, gaitzat dituztenak maitasuna, bakardadea, tristura, edertasuna, identitatea, introspekzioa, gizartea, politika…

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urriak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaDebako Kultur Elkartea
    J.M. Ostolaza Kalea, 12
    Deba
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Debako Kultur Elkartea, Deba

Non