Nolakoa izango zen zure bizitza 1936an 18 urte bete izan bazenitu? Obra honek memoria, nortasuna eta iraganak belaunaldi berriengan uzten dituen arrastoak ditu ardatz. Begirada gazte eta hurbil baten bidez, isiluneek eta absentziek markatutako familia-historia bati aurre egitean sortzen diren galderak aztertzen ditu. Garenaz eta geure memoria nola eraikitzen dugun hausnartzeko bidaia eszenikoa.
Hezkuntza pasea urriaren 16ean, ostirala, egongo da 11:00tan