"EUSKALDUNGAK"

Sestao 2026(e)ko Urriak 23
  • "EUSKALDUNGAK"

Euskaldungo. iz. Euskaldunaren ezaugarria, euskalduntasuna.

Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere.

Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? "H"-rekin edo gabe? "A" itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik.

Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCía. Taulela
  • Data 2026(e)ko Urriak 23
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Sestaoko Musika Eskola, Sestao

Non