Euskararen Urtaroa 2026: Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"

Kanbo 2026(e)ko Azaroak 13
  • Euskararen Urtaroa 2026: Geuretik sortuak: Imanol Epelde: "Zerbait sartu zait begian"

Euskararen Urtaroa 2026 ekimenaren barne.

Sinopsia:

BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan. BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean. BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala. Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.

ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez. Eszenan artista bakarra, pantaila eta soinua !

EKE

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaImanol Epelde
  • Data 2026(e)ko Azaroak 13
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAIEC gela
    Kanbo
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kanbo

Non