Mahai Editoriala 2026

Hendaia 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2026(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Mahai Editoriala 2026

Artista-argitalpenak edizioaren eremuaz baliatzen dira liburuaren mugak gainditzeko. Sorkuntza-bide irekiak dira, eta eremu zehaztugabe eta anitzetan mugitzen dira. Bertan, argitalpen bakoitzak bere-berea duen modu bat proposatzen du espazioa okupatzeko, denboran kokatzeko eta erabiltzaile edo irakurlearen esku eta begietan zabaltzeko. Argitalpenaren esperientzia ez da inprimatutako objektuan amaitzen; erabaki materialetan, keinuetan, afektuetan edo bertan parte hartzen duten kolaborazioetan luzatzen da.

Hirugarren edizio honetan, Mahai Editorialak prozesu horiei heldu nahi die edizioaren izaeran sakontzen jarraitzeko. Hauen bila hariko gara: berezko eraikuntza-metodoa sortu duten argitalpenak, argitalpen-esperimentuak, beren izaeragatik liburu itxura hartu duten lanak, artistek euskarri inprimatuan egindako sartu-irtenak, liburuak egiten berezko esperientziak, paperean eraldatu diren erakusketak, partiturak, argitaratutako performanceak eta, azken batean, artisten artean partekatzea bilatzen duten era guztietako proiektuak. Bitxikeria horiek ezagutarazteko, elkar ezagutzeko eta gure inguruneko ekoizpena sakonago ulertzeko bildu nahi dugu, gure egitasmoek edizioaren nozioa nola zabaltzen duten partekatuz.

Mahai Editoriala euskal testuinguruarekin lotutako artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da, Sistema Eragilea plataformak antolatua. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak artistei, diseinatzaileei eta editoreei aukera ematen die beren argitalpenak aurkezteko, beste egile batzuk ezagutzeko eta bi eguneko solasaldia partekatzeko praktika hauen inguruan.

Mahai Editoriala 2026 azaroaren 28an eta 29an izango da Borderline Fabrikan (Hendaia, Frantzia). Aurkezpen programa irailaren 17tik urriaren 4ra bitartean zabalik egongo den deialdi honen bidez hautatuko da. Edizio honek etapa berri baten hasiera markatzen du: Tractora kooperatibatik lehen bi edizioak bultzatu ondoren, orain la réciproque eta Uharte Zentroa erakunde kolaboratzaile gisa gehitzen ditu. Hiru erakundeok osatuko dute Mahai Editorialeko hautaketa-batzordea.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2026(e)ko azaroaren 29(e)ra
  • Lekua Borderline Fabrika - 64 Bd du Général de Gaulle (Hendaia )
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Borderline Fabrika

Non