Punto de Vista jaialdiarentzat, dokumentala topagunea da, maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gainditze eta berritze borondatearekin. Punto de Vista jaialdiak proposamen arriskutsuak eta bilaketa-proposamenak egiten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei arreta berezia eskaintzen die eta errealizadoreek filmetako subjektuekin eta ikusleekin duten konpromiso etikoa baloratzen du. Jaialdiaren atal ofizialak errealitatea ezagutzea eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.
Punto de Vista ez-fikziozko zinemaren ospakizuna da.
Atal ofiziala, atzera begiradak eta ekitaldi bereziak osatzen dute jaialdi honen egitaraua.