Punto de Vista. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Punto de Vista. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia

Punto de Vistaren aurrekaria Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormenaren Jaialdia da. Lehendabizi, "bideosorkuntzaren jaialdia" bezala ezagutu zen, eta jaialdiak hamar urteko bizia izan zuen; hots, 1993. urtetik 2002. urtera bitartekoa. 2005. urtean etapa berri bati hasiera eman zitzaion, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia sortu baitzen. Punto de Vista jaialdia, 2005etik 2011ra, urtero egin zen; 2011n erabaki zen, ordea, bi urtez behin antolatzea. Aurrerantzean, beraz, jaialdia bi urtetik bi urtera egingo da. Gauzak horrela, 24 hilabetean erabat ez desagertze aldera, jaialdiko antolatzaileek erabaki zuten tarteko urteetan (2012an eta 2014an) nazioarteko mintegiak egitea. Nafarroako Gobernuaren apustua da, ordea, Punto de Vista jaialdia berriz ere urtero egitea, eta bederatzigarren edizioa Baluarte Fundazioarekin batera antolatzea.




Non

Euskadi, auzolana