Doka Kafe Antzokia

  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Facebook
  • Doka Kafe Antzokia
  • Doka Kafe Antzokia
  • Doka Kafe Antzokia

Donostiako Kafe Antzokiak (DOKA), 2007ko maiatzaren 11n zabaldu zituen estreinekoz bere ateak.

Euskal Herriko beste zenbait hiri edo eta herrietan, izpirituz edo arimaz anaia-arrebak izan daitezkeen proposamenak ezagutu ditugu lehenagotik: Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan Espaloia,…

[...] Euskara eta euskal kultura abiapuntu eta oinarri dituelarik, leihoak zabalik dauzka DOKAK bestelako hizkuntzek eta kulturek gurean aterpe izan dezaten. DOKA Kafe Antzokian, taberna zerbitzuak eskaintzearekin batera, asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke eta guzti horretaz gain, kultur programazio mardula eta zabala ere aurki dezakezu (zuzenean: musika kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak, diaporamak, hitzaldiak eta abarrak).

DOKA aretoan kulturaren hainbat arlo jorratzen ditugu, besteak beste hitzaldiak, antzerkia, bertsolaritza, diska, liburu zein ikusentzunezkoen aurkezpenak, bideo proiekzioak, eta batez ere zuzeneko musika.


Dónde

Euskadi, bien comn