Donostiako Txistulariak + Mendi Abesbatza

Doneztebe/Santesteban 18 de Diciembre

Azken urte hauetan egin duten gisan, aurten ere Donostiako Udaleko Txistulari Taldeko kideak Doneztebera joanen dira bertako Mendi Abesbatzarekin batean Eguberriko Kontzertu Berezia eskaini asmoz. Eta bertze behin, Agorreta Musika Eskolako ikasleek ere bi talde hauekin parte hartuko dute.

Egitarau zabala entzun ahal izanen da: Joaquín Larregla maisuaren hainbat obra instrumental zein abestiak (aurten bere jaiotzaren 150. urteurrena dela eta), Jose Maria Iparragirre olerkari eta musikari handiaren doinu ezagun eta hunkigarriak, Aita Donostiaren Hiru Txito ederra, eta nola ez, Eguberriko doinu ederrenak, Mesias Sarritan eta Horra Mari Domingi tarteko. Gainera, Agorretako ikasleek txistularien laguntzaz Jesús Guridi maisuaren hiru kanta abestuko dituzte.


En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 18 de Diciembre
  • Horario20:00
  • LugarSan Pedro eliza
    Doneztebe/Santesteban
  • IdiomaBilingüe

Dónde

Euskadi, bien comn