Kalerki 2017 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barruan.
Kate Slata jaio zenean, amak urak bota eta berak surfeatu egin zituen. Geroztik, olaturik onenaren bila bidaiatzen dabil.
Baina olatuak beharrean bestelakoak tartekatzen zaizkio bidean… bera berera. Surf musika, surf gosaria, surf xerloak eta baliteke surf klaseren bat ere ematea.
Kate Slatak badauka muga fisikoren bat, baina mezua garbia da: nahi baduzu, ahal duzu
IRAUPENA: 55 min.