Euskal Jaia 2018, en Gernika-Lumo

Gernika-Lumo 6 de octubre
  • Euskal Jaia 2018, en Gernika-Lumo

09:00. Azoka berezia: SUKALKIA ETA ARDOA. Merkatu plazan.

10:00-14:30. Umeen txokoa. Merkatu plazan, UREn eskutik.

12:00. Agurra dantza eta txupinazoa. Ostean, Merkurio iturrian: Kupel zabaltzea eta sagardo eta intxaur eskaintza eta taloen txosna. 
Herriko Kaleetan zehar: Euskal Herriko kantagunea, Urdaibai kantagunea eta hainbat udalerritako kantuzaleak, Elai Alai Dantza Taldea (Gernika-Lumo).
Segundo Olaeta Musika Eskolarekin: Trikitilariak, Txistulariak eta Euskal Fanfarria.
Gazteak Txistulariak, Busturialdeko Gaiteruak eta Trikitilariak.

12:30. Aintzinako zerratokiaren erakustaldia Adolfo Urioste kalean. Egurrezko zutabe, habe, trabiesa eta itsasoentzietarako oholak zelan egiten ziren erakutsiko da aintzinako erremintak erabilita.

13:00. Herri kirolen erakustaldia Artekalean Piratak Herri Kirol Taldearen eskutik.

13:30. Erregelak Elai Alai dantza taldearen eskutik, Merkurio inguruan.

14:00. Txistularien alardea Pasealekuan.

15:00. Herri bazkaria Merkatu plazan. Menua 15 euro. Bazkarirako tiketak salgai aurreko asteetan Turismo Bulegoan, Auzokoa tabernan, Lagun Etxea tabernan eta Etxarte kafetegian. Menua: indabak, makailoa, postrea, ardoa eta kafea GASCAren (Gastronomía Cantábrica) eskutik. 
Bazkalondoan, kantak eta dantzak, Urdaibai kantaguneak eta Elai Alai dantza taldeak lagunduta.

15:30-19:00. Umeen txokoa. Merkatu Plazan, UREk antolatuta.

17:00. Bizkaiko bertsolari txapelketa - Lehenengo kanporaketa, Lizea Antzokian.

19:30. Merkatu Plazatik hasi eta kaleetan zehar Eingo taldea kantan eta dantzan.

21:30. Erromeria: Zirkinik Bez taldearen eskutik Pasealekuan.

Zapiak salgai aurreko asteetan Turismo Bulegoan - Auzokoa tabernan, Lagun Etxea tabernan eta Etxarte kafetegian.

Kartela (PDF - 258 KB)


En breve

  • Tipo Otro
  • Fecha 6 de octubre
  • LugarGernika-Lumo

Dónde