Concierto para piano: "Valentin Larrea Yturbe oroitzen"

Zarautz 13 de diciembre 2019
  • Concierto para piano: "Valentin Larrea Yturbe oroitzen"

Iraupena: 60 minutu.

Kontzertu honetan, Valentin Larrea Yturbe (Gabiria 1876 - Iruñea 1970) konpositore eta piano-jotzailearen obrak joko dira.

Musikari ezaguna eta miretsia, bere ibilbide artistikoa Iruñean garatu zuen; 50 urtez (1890-1940) Nuevo Casino Eslavako piano-jotzailea izan zen, eta, XX. gizaldiko lehen hamarkadetan, soka eta pianoko Quinteto Aramendia iruindar talde ezagunaren partaidea.

Oso saritua izan zen bere garaiko musika-lehiaketetan eta bere obra askotarikoa da: pianorako, sokarako, txisturako, musika korala, erlijosoa...

Valentin Larreak harreman berezia izan zuen Zarauzko herriarekin. Bere alaba María Luisa Larrea bertan ezkondu baitzen 1929an, José Mª Berazadi zarauztarrarekin.

Urtero Zarautzen pasatzen zituen oporrak alabaren etxean.

Mateo Mujika Urrestarazu obispoa (Idiazabal 1870- Zarautz 1968) oso laguna zuen, eta Zarauzko egoaldietan bere etxera joaten zen pianoa jotzera.

Errepertorioko pianorako pieza aukeratuak joko dira, baita Zarautz Abesbatzak abestuko duen musika koralerako konposizio bat ere.

Piano-jotzailea: Itxaso Aristizabal. ZARAUTZ Abesbatzaren laguntzarekin.


En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 13 de diciembre 2019
  • Horario20:00
  • Lugar Sala Modelo
    Zigordia, 2
    Zarautz
  • Precio8 €
  • IdiomaEuskera
  • Web Sala Modelo

Dónde

Euskadi, bien comn