Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2019ren barruan.
Paul Orlac-en bizitza ezin hobea da. Munduko pianistarik ospetsuenetarikoa da, eta Ivonne izeneko emakume zoragarri batekin dago ezkonduta.
Baina batzuetan patuak ezusteko desatseginak gordetzen ditu, eta Orlac jaunarenak ehun eta laurogei graduko itzulia emango du, tren istripu batean eskuak galtzen dituenean. Zorigaiztoko gertakari horrek Gogol doktorea ezagutzera eramango du.
Kasuaren larritasuna ikusita, medikuak erabaki gogor bat hartu beharko du Ivonne-rekin batera: Orlac-ekin esperimentatzea, hildako baten eskuak jarriz pianista famatuari.
FITXA ARTISTIKOA