"Euskal arte eszenikoen lengoaiak eta hizkuntzak: Euskal konpainien lan egiteko moduak eta oihartzuna"

Vitoria-Gasteiz 4 de abril 2020
  • "Euskal arte eszenikoen lengoaiak eta hizkuntzak: Euskal konpainien lan egiteko moduak eta oihartzuna"
  • "Euskal arte eszenikoen lengoaiak eta hizkuntzak: Euskal konpainien lan egiteko moduak eta oihartzuna"

2019an ZURRUNBILO-ren barruan egindako topaketa profesionalaren esperientzia eta gero, eta euskal arte eszenikoen inguruan sortzen ari diren prozesu eta saretze-dinamikak kontuan hartuta, beste urte batez profesional, sortzaileen eta publikoaren topagune bilakatu nahi ditugun topaketei jarraipena emateko beharrizana ikusten dugu. Beti ere, jaialdiaren barruan. 

ZURRUNBILO-ren azken edizioan, ATX Teatroa konpainiarekin lankidetzan, Topaketa Profesionalen lehen edizioa antolatu genuen eta bertan euskal eszenako eragile ezberdinak bildu genituen. Bertan, sektoreari buruzko hainbat gai jorratu genituen. Aurten, topaketa horiek finkatzenko eta mamitzeko asmoz egun osoko jaurdunaldia prestatu nahi dugu, beste behin, ATX Teatroaren laguntzarekin eta hainbat eragileen babesarekin. Aurten, ez da soilik profesionalen topaketa izango. Publiko orokorra gonbidatua dago, arte eszenikoen eragile garrantzitsu bezala, haien partaidetzarekin elkarlana eta topaketa jorratzeko.

Edizio honetan lengoaiak eta hizkuntzak hartu ditugu ildotzat. 

Honekin, alde batetik, konpainia ezberdinen lan egiteko moduak, gogoetak, egoerak etab-ak konpartitu nahi ditugu barruko errealitate ezberdinak ikusteko asmoz, eta bestetik euskaraz sortzearen errealitatea eta horrek nola afektatzen duen gizartea jorratu nahi dugu. Hau da, topaketa honetan, alde batetik barne moduak eta bestetik zer kanpora begira zeintzuk diren egoerak aztertu nahi ditugu. Horregatik eragile guztien parte hartzea nahi dugu: artistak, kudeatzaileak, programatzaileak eta publikoa.

GOIZA /12:00-14:00/
Ongi etorria/ kafea eta topaketen aurkezpena Oihaneder Euskeraren Etxean.
Sortzaile eta artistekin talde dinamika ezberdinak egingo dira sektorea subjektiboki eta objektiboagoki aztertzeko / Makro eta mikro AMIAk osatuko dira denon artean.

BAZKARIA /14:00-15:30/
Bazkaria Oihaneder Euskeraren Etxean (Zurrunbiloren eskutik)

KAFEA /15:30-16:00/
Ongi etorria eta arratsaldeko ekintzen aurkezpena Oihaneder Euskeraren Etxean.

ARRATSALDEA /16:00-19:00/
Profesionalen aurkezpena eta ondorengo eztabaida / mahai-ingurua (laister konfirmatuko ditugu)

Landuko diren galderak:
– Nola, noiz eta zergatik programatzen da euskaraz?
– Ba al dago audientziarik euskal arte eszenikoetarako? Nolakoa da? Nola lantzen-handitzen da audientzia hori? Leialtasunik dago?
– Zer eta nolakoak dira euskal sorkuntzak?
– Nola eta non sortzen da?
– Zein aukera daude zirkuitu «konbentzionalak» deitzen direnetatik kanpo? Nola egiten da lan?
– Ba aldakigu kulturaren garrantzia/erabilgarritasuna/beharrizana? Kontzienteak gara? Ba al dago epe luze-ertain-laburrerako kultura politikak? Nola planteatzen dira?

Hizlariak:
Aitziber Eguskiza. Pasaiako programatzailea eta SAREAko kidea.
Aitor Bengoetxea. Azpeitiako Kulturaz Kultur Kooperatibako kultur proiektuen arduraduna.
Eneritz Artetxe. EHAZEko kidea eta sortzailea.
Aitziber Atorrasagasti. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko Zuzendaria.

ILUNTZEA /20:00/ Baratza Aretoan
Ikuskizunak (ZURRUNBILOren programazioa)

FORMOL LABORATEGIA «Maketa» work in progress

TRIPAK «Urruna»

TOPAKETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU BETE EZAZU HONAKO FORMULARIOA: https://forms.gle/U7LQan7mZoR5jmZ86

 

En breve

Dónde

Euskadi, bien comn