"Lur hau gurea"

Bilbao 14 de julio 2020
  • "Lur hau gurea"

Dokumental honetan Lur hau gurea (Eskusoinuaren pentsamenduak) Amilotx Dantza Taldeak sortutako ikuskizunaren laburpena aurkezten da. Bertan, Oreka Tx taldeko musikariek, Ainhoa Garai piano-joleak, Leire Gondra biolin-joleak eta Iraide Torrontegi abeslariak lagunduta, kanta desberdin batzuk erabili ditugu euskal etorkin baten istorioa kontatzeko.

Euskal Herritik Estatu Batuetara egindako bidaia kontatzen dugu. Arnegitik Californiara joan zen Pedro Juan Etchamendy bere eskusoinuarekin. Eta ikuskizun honek bere istorioaren zati bat kontatu nahi du. Ikuskizun hau haien herritik beste batera doazen etorkinen oroimenez sortu dugu, “Lur hau zurea, lur hau nirea, lur hau gurea” delako.

Koreografia: Iñaki Goirizelaia

Dokumentalaren zuzendaria: Larraitz Zuazo


En breve

Dónde

Euskadi, bien comn