Aroa Uharteren eta Amaia Apalauzaren arteko elkarrizketarekin estreinatuko dugu { JOAN-ETORRIKO HITZAK } egitasmoa. Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, eta gonbidatu bat ere izango dute tarte batean berekin, Xabier Olarra itzultzaile eta editoreari solasaldian parte har dezan eskatuko baitiote.
Noiz: 2021-02-23 (asteartea)
Ordua: 17:00 - 18:30
Plataforma: BigBlueButton. Izena eman dutenek saioa hasi baino lehen jasoko dituzte plataforman sartzeko helbidea eta pasahitza.
Doan da, baina izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko otsailaren 18a.