Loraldia 2022: "Gorpuztu"

Bilbao 12 de marzo 2022
  • Loraldia 2022: "Gorpuztu"

Loraldia 2022

Idoia, Libe Argoitia, Maria Oses.

Irudia, musika eta hitzak batzen dituen ekitaldia da Gorpuztu. Sorkuntzak Maria Oses, idazlea, Idoia, musikaria, eta Libe Argoitia, ilustratzailea, batu ditu, eta bakoitza bere diziplinaren mugetatik haratago joan nahiak bultzatu du elkarlana. Ikuskizun honek gorputza du abiapuntu, eta gorputza jomuga: azala, aurpegia eta odola dira proiektu honen hiru hariak. Duela gutxi argitaratutako Fereka liburua (Maria Oses eta Libe Argoitia) eta Ilun eta Abar diskoa (Idoia) oinarritzat hartuta, emanaldi berezi bat sortu dute sortzaile gazteek. Hiruron barrenak elkartzen diren puntuan kokatzen da Gorpuztu izeneko lan berri eta erakargarri hau.


En breve

  • Tipo Otro
  • Fecha 12 de marzo 2022
  • Horario20:30
  • LugarLa Terminal
    Bilbao
  • Precio5 €
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera

Dónde