Merina Gris

Donostia-San Sebastián 12 de marzo 2022
  • Merina Gris

Merina Gris taldeak bere lehen kontzertua iragarri du 2022ko martxoaren 12rako. Donostiako Dabadaba aretoan izango da, taldeko Paskalek "GU"n esklusiban azaldu duenez.

Oraindik ez ditugu taldekideak ezagutzen, baina dagoeneko urtebete daramagu haien musika itsaskorraz gozatzen. 2020ko urrian izan genuen lehen aldiz talde donostiarraren berri, Besteek Zer abestiarekin. Ordutik, sAIATZEN nAIZ :), 90 eta Ez Geratu Azalean izeneko abestiak publikatu dituzte.

Aurpegirik eman ez duten arren, single bakoitzeko bideoklip zaindu bana atera du Merina Grisek. Joxe Mari Agirretxe, Izaro, Eneko Sagardoy eta euskal kultur eszenako hainbat aurpegi izan dira bideootako protagonistak.

Paskalek "GU" saioan aurreratu duenez, Donostiakoa lehena bai, baina ez da izango taldeak emango duen zuzeneko bakarra. Hala ere, Merina Gris estreinakoz zuzenean ikusteko aukera galdu nahi baduzu, dagoeneko salgai daude sarrerak.

eitb.eus

En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 12 de marzo 2022
  • Horario21:00
  • Lugar Dabadaba
    Mundaiz, 8 - Bajo
    Donostia-San Sebastián
  • Precio10 / 13 €
  • Entradas Comprar
  • Web Dabadaba

Dónde

Euskadi, bien comn