Loraldia 2022: "Sortaldekoak" (Broken Brothers Brass Band, Hedoi Etxarte y Xabier Erkizia)

Bilbao 18 de marzo 2022
  • Loraldia 2022: "Sortaldekoak" (Broken Brothers Brass Band, Hedoi Etxarte y Xabier Erkizia)

Loraldia 2022

Azken udazkenean, Hedoi Etxartek bere hirugarren poema liburua, Sortaldekoak, aurkeztu zuen. Memoria pertsonalari, eguneroko bizitzari, iragan intimoari eta genealogia familiarrari buruzko 64 poemek osatzen dute liburua. Aldi berean, ikus-entzunezko hiru pieza osatu ditu. Lehena "Zerua eta sua" izan zen, bigarrena, "Usozaleak" eta hirugarrena, oraindik plazaratu barik, "Merced karrikatik gatoz".

Antonio Tabucchik adierazi bezala, liburu baten baitan ez dago soilik irakurleek bilatutakoa. Liburu bat zabaltzeko modu bakarra liburutik alde egitea da: "bizitza batek ez du soilik egiten duguna; are gehiago, egin ezin duguna ere hantxe dago, egitea amesten duguna".

Unibertso poetiko hau aurkezteko, poeta nafarrak Broken Brothers Brass Band eta Xabier Erkizia soinugile aparta bildu ditu, eta diziplinarteko sorkuntza harrigarri bat eszenaratuko du.


En breve

Dónde