Loraldia 2022: Presentación del libro "Ezer ez da dirudiena" de Maribel Aiertza

Bilbao 22 de marzo 2022
  • Loraldia 2022: Presentación del libro "Ezer ez da dirudiena" de Maribel Aiertza

Loraldia 2022

Maribel Aiertza Rementeria Berriatuan bizi da. Arte zein bestelako dibulgazio-testuak idazten ditu eta testu liburugintzan kolaboratzen du. Baita senarra duen Mikel Lertxundi eskultorearekin ere. Harekin elkarlanean bi saiakera liburu argitaratu ditu: Lertxundi, euskaradun arte unibertsala (1989, Euskadi Saria) eta Lertxundi, espazioa, lurra, denbora (2019). 

Tigreak hondartzan eleberria izan zen bere literatura sorkuntzan bakarkako fikziozko lehen liburua (2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu.

Loraldian Ezer ez da dirudiena azken lana aurkeztuko du. Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa du abiapuntua liburu honek. Artea gai eta giro, zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte. Artean ezer ez da dirudiena eta (ez) dirudien horrekin jolasten den gisa artista jolastu da idazlea, fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa uztartuz, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari.


En breve

Dónde