EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA, Aiaraldea Ekintzen Faktorian: "Kilimaterioa" (estreno)

Llodio 30 de septiembre 2022
  • EMAKUME SORTZAILEEN ZIKLOA, Aiaraldea Ekintzen Faktorian: "Kilimaterioa" (estreno)

KAITIN ALLENDEK  sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMATERIOA.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioa/menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu. Klimaterioak edo menopausiak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari den emakumearen ibilerak kontatzen ditu bakarrizketa honek. Oraingo honetan Bakarrizketa eta Bertsoak uztartuko ditu. Emakumeak oholtza gainean, sortzaileak eta bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta.

Aurrestreinaldi mundiala izango da eta ondorengoak ere estreinaldiak izango dira, izan ere, ez dira saioak errepikatuko inprobisazioak pisu handia hartzen duelako.

Bertsolariak:

  • Irati Anda
  • Oihane Perea
  • Iratxe Ibarra

 

Faktoria

En breve

Dónde

Euskadi, bien común