Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren hiru hilabetez euskarazko filmak, dokumentalak eta saioak ikusi ahal izango da asteburuero. UEMAk eta Tinkok elkarlanean mamitu dute ekimena, zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz. Euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua da ekimenaren oinarria, eta eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua izango da. Proba ondo joaten bada, eskaintza zabaltzea da asmoa. Besteak beste, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala pantaila handian zuzenean ikusteko aukera ere izango da.
Egutegia
Honako hauek dira azaroaren 24tik otsailaren 19ra eskainiko diren filmak, dokumentalak eta ikus-entzunezkoak.
· Azaroak 24-27: Zure platerean hasten da mundua.
· Abenduak 4-8: Izurde mutikoa.
· Abenduak 10-11: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, zuzenean.
· Abenduak 28-30: Izotzetako erregina.
· Urtarrilak 8: Nire zirkua.
· Urtarrilak 12-15: Black is Beltza II: Ainhoa.
· Urtarrilak 22: Gabi.
· Urtarrilak 28-29: Go!azen 9.0. Azken atalaren
aurre-estreinaldia.
· Otsailak 5: Irabazi arte! Bigarren denboraldiko lehen atala. Aurre-estreinaldia.
· Otsailak 8-12: Emakumeak film laburrean. 5 film laburreko bilduma.
· Otsailak 19: Elkano, lehen mundu bira.
ZINUEMA ekimenaren webgunea, informazio guztiarekin: www.zinuema.eus