Zinuema 2022: "The snow queen"

Azpeitia 28 de diciembre 2022
  • Zinuema 2022: "The snow queen"

En el marco de Zinuema 2022.

Mundu berri bat sortzeko asmotan, non sinpletasunak sentimenduak baztertuko dituen eta ipar haize hotzak giza arimak izoztuko dituen, Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu.  Ispilu magiko baten iragarpenen arabera, Izotzetako Erreginarentzako azken mehatxua Vegard Maisua deritzon beiragile batengandik dator. Haren ispiluek itxura ez ezik ikuslearen arima ere erakusten dute. Egun batean, ipar haizeak Vegard eta bere emazte Una desagerraraziko ditu. Baina, lehenago, beiragileak bere seme Kai eta haren arreba arreba Gerda ezkutatzea lortuko du.

Urte batzuk geroago, Izotzetako Erreginaren zerbitzariak Kai aurkituko du, Gerdaren neba eta Vegard Maisuaren oinordekotzat daukatena. Kai Izotzetako Erreginaren jauregian bahituta daukatela, Gerdak bidaia luze bati ekingo dio mundu izoztu miragarrian zehar. Oztopo latzei aurre egin eta lagun berriak aurkituko ditu bere ahaleginetan, Kai askatu, Izotzetako Erregina garaitu eta mundu osoko jendearen bihotzak berriz pizteko misio horretan.

Kulturaz

En breve

Dónde

Euskadi, bien comn